Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/11/04

Juan XXIII kaleko igogailua konpontzeko lanetan ari da Udala

Matxura berezia izan du eta azaroaren 24an konpondu eta martxan jartzea aurreikusten da

Pasaiako Udalak urrian jaso zuen Donibaneko Juan XXIII kaleko igogailuaren matxuraren abisua eta konpontzeko lanetan hasi zen.

Hasiera batean, errodamenduetan arazoak zeudela  uste zuen konponketak bideratzen ari den enpresa baina, horiek aldatu ostean, matxura handiagoa zela ikusi zuten.

Igogailuaren motorra aldatu behar da eta, makina berezia denez, piezak jasotzeko epea luzea da, Udala epe horiek murrizten saiatu bada ere.

Azaroaren 24rako helduko dira pieza berriak, eta  konponketak hasi eta egun horretan bertan igogailua martxan jartzea aurreikusten da.

Lan horiek burutzeko 16.075,27 euroko inbertsioa egingo da.

Eragozpenak barkatzeko mezua zabaldu nahi du Pasaiako Udalak.