Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/04/20

Ibaiondo frontoi inguruko esparrua aisialdirako zabalduko da

Lanak apirilaren 20ean hasiko dira

Ibaiondo frontoiko lorategia eraitsita, geltokia lurperatzeko lanak egiten dituzten bitartean, aisialdirako toki gehiago izango da zabaldegian. Herritarren eskaera bati erantzuna emango zaio horrela.

Hilaren 20tik aurrera, asteazkena, eta hurrengo bi asteetan, Ibaiondo frontoiaren fatxadaren zati handi bat hartzen duen lorategia eraitsiko dute.

Horrela, Ibaiondoko zabaldegiaren zati handi bat topoaren geltokia lurperatzeko lanak egiteko erabiliko denez, Pasaiako Udalak Antxoko barrutiari aisialdirako toki gehiago eskaini nahi dio inguru horretan.

Era berean, obra hori eginda, frontoirako irisgarritasuna hobetu eta erraztu egingo da lurperatzeko lanek irauten duten aldi horretan, eta sarbide segurua izango da erabiltzaileentzat.