Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/04/23

Inude eta Artzainen desfilea dela eta trafikoan aldaketak izango dira 

Trintxerpeko kaleetan barrena izango da, apirilaren 25ean

Inude eta Artzainen desfileak musikaz beteko du Trintxerpeko barrutia datorren larunbatean, apirilak 25.

Ibilbidea hau izango da: Andonaegi jauregian elkartuko dira 12:00etan eta Urgull kalera abiatuko dira. Ondoren, Oiartzun kalea, Ulia etorbidea, Azkuene kalea eta Euskadi Etorbidea zeharkatuko dituzte dantzatzen. Azkenik, Gudarien plazara iritsiko dira eta ekimena bertan amaituko dute.

Herritarrei antzinako jantziekin mozorrotu eta bertan parte hartzeko gonbita egiten zaie.

Aldaketak trafikoan

Desfileak irauten duen bitartean Trintxerpe eta San Pedroko trafikoan aldaketak izango dira:

  • Trafikoa moztuta egongo da Euskadi Etorbidean 12:45-13:30 ordutegian. Hori dela eta, Udaltzaingoak San Pedrora sartu eta bertatik ateratzeko trafikoa goiko auzoetatik desbideratuko du.

Autobusak

  • San Pedrotik 12:40ean irtengo da azken autobusa eta etenaldia izango du zerbitzuak 13:40 inguru arte. Ohikoa den moduan, azken geltokia Bidebietan izango da.