Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2026/07/03
Euskadi Etorbidea eta Hospitalillo arteko oinezkoen sarbideak hobetzen ari da Udala
Sarbideak irisgarriagoak eta seguruagoak izango dira lanoi esker

Pasaiako Udaleko Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanetako saila Trintxerpeko Euskadi Etorbidearen eta Hospitalillo eremuaren arteko oinezkoen sarbideak hobetzeko lanak egiten ari da, espazio publiko horren irisgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko helburuarekin.
Orotara egungo zazpi pasabideetan interbenituko du udalak, horietako hiru ezabatuko ditu, bigarren mailakoak eta oso erabilera baxukoak direlako, eta beste lauak egokitu egingo dira. Sarbide nagusian malda egokituko da orain arte eskailerak baino ez zeuden tokian, eta baranda berriak jarriko dira. Gainontzeko sarbideetan mantenu lanak egingo dira eta irisgarritasun legedira egokitzeko jarduketak egingo dira, gehienbat mugikortasun urriko pertsonen joan-etorria errazteko.
Lan horiek euroko 15.420,00 (+3.238,20 BEZ) euroko aurrekontua izango dute, eta Pasaiako Udalak herriko espazio publikoak gero eta irisgarriagoak, seguruagoak eta bizigarriagoak izan daitezen gauzatutako jardueren aterkipean kokatzen dira.






