Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/05/11

Itsas hondakinen arrantza, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren eskutik

Maiatzaren 20an

Parte hartu aktiboki itsas ingurunearen kontserbazioan, MATER ontzian hondakinak arrantzatzeko dinamiken eta herritarren zientziaren bitartez.

Zure laguntza eskaini nahi al duzu itsas ingurumenaren zaintzan, naturarekin lotzen zaituen esperientzia paregabea bizitzen duzun aldi berean?  Dibertsioa eta ingurunearen zaintza aktiboa uztartzen dituen formula itzela aurkezten dizugu MATER bezalako antzeztoki paregabe batean.

Baxurako benetako arrantza-ontzi bat erabiliko dugu, ez arrainak arrantzatzeko, itsas gainazalean dauden itsas hondakinak eta mikroplastikoak arrantzatzeko baizik, herritarrak ingurunearen zaintzan inplikatzeko bereziki diseinatutako dinamika da hau.

Ordutegia: 11:00-13:30