Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/03/20
Nola tratatu etxeko hondakinak COVID-19aren aurrean?
Osasun-agintariek helarazitako zirkular ofiziala
Udalak aditzera ematen du nola tratatu eta maneiatu behar diren etxeko hondakinak COVID 19aren aurrean, osasun-agintariek helarazi diguten zirkular ofizialean jasotako jarraibideen arabera, bai etxean norbaitek positibo eman badu edo norbait berrogeialdian badago, eta bai bestela.
-
Zure etxean norbaitek positibo eman badu edo norbait berrogeialdian badago, hau egin behar duzu zure hondakinekin:
- Berrogeialdian edo gaixorik dagoen pertsonak sortzen dituen hondakin guztiak (eskularruak, maskara eta mukizapiak barne), birziklatzeko bereizi gabe, plastikozko poltsa duen kubo batean sartuko dira. Kubo hori gaixoaren gelan egongo da eta hark bakarrik erabiliko du. Ahal dela tapa eta pedala dituen kuboa izan dadila.
- Poltsa hori behar bezala itxi behar da, eta beste poltsa baten barruan sartu; zaintzaileak bigarren poltsa horretan sartuko ditu bere eskularru eta maskarak (erabili eta botatzekoak direnak), eta gelatik atera aurretik poltsa itxiko du.
- Bigarren poltsa hori, etxeko gainerako hondakinekin batera, errefusari dagokion poltsan sartu behar da. Poltsa hori ere behar bezala itxi behar da.
- Lan horiek guztiak egin ondoren, berehala eskuak garbitu behar dira ur eta xaboiarekin 40-60 segundoz.
- Hirugarren poltsa hori, ahal denean, errefusaren edukiontzira bota behar da (edukiontzi grisa). GUZTIZ DEBEKATUTA DAGO BESTE EDUKIONTZIETARA BOTATZEA.
-
Zure etxean ez badago inor gaixorik edo berrogeialdian.
- Hondakinak beti bezala bereiz ditzakezu.
- Erosketak egiteko erabiltzen dituzun latexezko edo nitritozko eskularruak ez dira edukiontzi horira bota behar.
- Gogoratu: beti bezala, inportantea da hondakinen bilketa bereizia ahalik eta egokien egitea; eta bota ezazu hondakin bakoitza dagokion edukiontzira.
UDALA ARDURATUKO DA, OSASUN-AGINTARIEN IKUSKARITZAPEAN, HONDAKIN HORIEN GUZIEN TRATAMENDU EGOKIA EGITEAZ
UDALETIK ESKERRAK EMATEN DIZKIZUGU ZURE LAGUNTZAGATIK COVID-19A GELDIARAZTEA GUZTION LANA DA