Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/04/21

"2.02.02 VELASCO" EUri dagokion hirigintza hitzarmena jendaurreko erakusketa fasean dago

Pasaiako Udaleko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkaria den Nahikari Otermin Soroa andreak, 2021/04/20 (e)an, 585 ebazpena hartu du:

AURREKARIAK

2021eko apirilaren 15ean Jose Maria Abad Urruzola jaunak Udalerriko "2.02.2 ZAMATETE" eremuko C partzelari dagokion hirigintza hitzarmen proposamena aurkeztu zuen Udalean.

2021eko apirilaren 16an Udal arkitekto teknikoak txostena egin du, eta adierazi ez dagoela hirigintza eragozpenik hitzarmena proposatutako terminoetan sinatzeko.

Halaber, egun berean, Hirigintzako AOT-ak txosten egin du, eta adierazi egoki izapidetzeko derrigorrezkoa dela jendaurreko erakusketa fasea zabaltzea, 20 eguneko epean.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legearen 7. xedapen gehigarriaren 8. paragrafoaren arabera, hirigintza hitzarmenak jendaurreko erakusketa fase baten ostean onartuko dira.

Horiek guztiak horrela, Toki-Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoa onartzen duen Araudiaren azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 172. eta 175. artikuluen arabera, behean sinatzen dudan teknikari honek ebazpen-proposamen hau egiten dut:

Aurrez, Hirigintzako Administrazio Orokorreko Teknikariak ebazpen-proposamena eman du 2021/04/19(e)an.

Hirigintza-gaietako funtzioak eskuordetzekoa den 2019ko ekainaren 21eko Dekretuak emandako eskumenak erabiliz nik, zinegotzi ordezkariak, ondorengoa

EBAZTEN DU

  • LEHENENGOA.- "2.02.02 VELASCO" Euri dagokion hirigintza hitzarmenaren  jendaurreko erakusketa fasea zabaltzea, 20 eguneko epean. Horretarako hitzarmenaren testua GAOn argitaratu eta Udal ediktu tabloian ikusgai egongo da.
  • BIGARRENA.- Bide administratiboari amaiera ematen EZ dion ebazpen hau interesdunari JAKINARAZTEA.

Pasaian, 2021-04-20 HIRIGINTZA SAILEKO AOT-a,