Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/10/09
Seme-alaben ikasketa prozesuan euskarak duen garrantziaz jabetzeko eta laguntza eskaintzeko hitzaldiak gurasoentzat
Urriaren 15etik aurrera zenbait saio izango dira euskaraz eta gaztelaniaz
Pasaiako Udalak eta Bokalek, elkarlanean, zenbait hitzaldi antolatu dituzte datozen asteetarako, ikasketa prozesuan euskarak duen garrantziaz gurasoak sentsibilizatzeko.
Zehazki, Bokaleren baitan sortutako ikastetxeen elkarguneak antolatu ditu hitzaldiak.
Helburua da gurasoak sentsibilizatzea eta prestatzea, seme-alaben ikasketa prozesuan euskarak duen garrantziaz jabetzeko, eta prozesu horretan nola lagun dezaketen ikasteko.
Hitzaldi hauek aurreko ikasturtean ere antolatu ziren eta aurten errepikatzea beharrezkoa ikusi dute Udaleko eta ikastetxeetako ordezkariek.
Hizlariak, ebete taldeko Inaki Eizmendi eta Maddalen Aristegi izango dira.
Bertaratzen diren gurasoen haurrentzako zaintza zerbitzua eskainiko da.
Euskarazko hitzaldiak hauek izango dira:
“Gure seme-alabei euskararekin eta hizkuntzekin laguntzearen erronka”
- Urriak 15, asteartea, 16:45etan, Trintxerpen, Karmengo Ama ikastetxean
- Azaroak 6, asteazkena, 17:00etan, Pasai Antxon, Pasaia Lezo lizeoan
- Azaroak 13, asteazkena, 16:45etan, Pasai Donibanen, Pasaia Lezo lizeoan (J.J. Otaegi plazan).
Gaztelaniazko hitzaldiak:
Disfrutando de los idiomas ¿Cómo ayudar a nuestros/nuestras hijos/hijas con los idiomas y los estudios?
- Urriak 22, asteartea, 16:45etan, Trintxerpen, Karmengo Ama ikastetxean
Propuestas para jugar en euskera con nuestros hijos e hijas en casa.
- Urriak 29, asteartea, 17:00etan, Pasai Antxon, La Anunciata ikastetxean
Izen-ematea doakoa da eta formulario honetan egin daiteke.