Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2022/11/18
“Nerabeak eta sexualitatea” gurasoei zuzendutako hitzaldia, Haur eta nerabeen eskubideen nazioarteko egunaren harira
Azaroaren 22an Donibaneko Kulturguneko Topagunean
Eskubidean planetik nerabe eta sexualitatearen gaia jorratuko duen hitzaldia antolatu dute datorren astearterako. Hasiera batean hitzaldia Trintxerpeko Alkateordetzan egitea aurreikusita bazegoen ere, azkenean Donibaneko Kulturgunean izango da.
Sexualitate eta generoari buruzko aholkularitza eta informazio GOXATU zerbitzuak eskainiko du hitzaldia, eta parte hartzeko izena eman behar da eskubidean@pasaia.net helbidean. Euskara zein gaztelera erabili ahal izango direnez, izena emateko garaian zein hizkuntza erabiliko den zehaztu behar da.
- Noiz: azaroak 22
- Non: Donibaneko Kulturguneko Topagune gelan
- Ordua: 17:30ean