Argitaratze-data: 2022/03/24
Hitzaldia “Emakume migratzaileak zaintza lanean: lan duinaren eta eremu seguruen bila”
Martxoaren 31n Antxoko Kultur Etxean
Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren biharamunean, eta Xenofobiaren eta Arrazakeriaren Nazioarteko Egunetik astebetera, Emakume migratzaileak zaintza lanean: lan duinaren eta eremu seguruen bila izeneko hitzaldia antolatu dute Pasaiako Udaleko Berdintasun eta Migrazio eta Aniztasun arloek elkarlanean.
Silvia Carrizo abokatua eta Malen Etxeako kidea izango da hizlaria. Hitzaldia martxoaren 31n izango da Antxoko Kultur Etxean 19:30ean.