Argitaratze-data: 2021/05/10
Hitzaldia: Ekonomia eraldatzailea eta kooperatibismoa
Trintxerpen maiatzaren 19an
Hitzaldi irekia antolatu du Pasaiako Jatorri askotariko emakumeen taldeak, Sorburu kooperatibaren gidaritzapean dagoenak, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibismoaren inguruan. Olatukoop-eko kideak izango dira hizlari, besteak beste.
Bertan landuko dira amaitzen ez den krisiari aurre egiteko lankidetza-formulak. Alde horretatik, saio honetan elkarri laguntzeko formula ekonomikoak ezagutuko ditugu. Lan egiteko, dirua kudeatzeko, kontsumitzeko eta eguneroko bizitza hobetzeko tresnak, besteak beste.
Trintxerpeko Alkateordetzan izango da hitzaldia, maiatzaren 19an, 17:00etatik 19:00etara, gazteleraz izango da eta edukiera bete arte herritar orori irekia dago. Haurtzaindegi zerbitzua beharko bazenu, deitu 943 34 40 34 (910) telefonora eta eskatu, maiatzaren 17a baino lehen.
Talde hau herrian bizi diren 18 urtetik gorako emakume migratuentzako da, ikasturte osoko taldea da, elkar ezagutza, bizikidetza, eta hizkuntza eta kultura aniztasuna lantzeko. Pasaiako Udaleko Berdintasun eta Migrazio eta Aniztasun arloek sustatutakoa, alegia. Norbaitek interesa edukiko balu, idatzi dezala berdintasuna@pasaia.net helbidera edo deitu dezala 943 34 40 34 (910) telefonora.