Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/03/20
Pasaiako 3 bandak emanaldiak eskainiko dituzte asteburu honetan herritik kanpo
Martxoaren 22an Andoainen eta 23an Usurbilen
Illumbe Orkestra sinfonikoak, Musika Bandak eta Txistu Bandak kontzertuak antolatu dituzte datozen egunetan Gipuzkoako zenbait herritan:
Martxoak 22
Illumbe Orkestra sinfonikoak kontzertua eskainiko du martxoaren 22an, larunbata, 12:30ean Andoaingo Bastero Kulturgunean. Andoaingo Udal Eskolako hari ikasleekin batera kontzertua eskainiko dute, Joseba Garmendiaren zuzendaritzapean. Sarrera doakoa izango da baina gonbidapenarekin sartu behar da. Gonbidapena kontzertuaren aurretik jaso beharko da Basteroko harreran.
Martxoak 23
Illumbe Musika Bandak eta Illumbe Txistu Bandak kontzertua eskainiko dute Usurbilgo frontoian Zumarte Musika Eskolak antolatutako ekitaldi batean. 12:00etan kalejira egingo dute Usurbilgo kaleetan zehar eta ondoren 13:00etan kontzertua izango da frontoian. Fran Berra izango da zuzendaria eta sarrera librea izango da.