Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/10/14

Hiri-azpiegitura berdearen eta babesleku klimatikoen sarearen proiektua abiarazi du Udalak

Pasaitarren ikuspegia jasotzeko aukera izango da, urriaren 31a arte

2024an Pasaiako Udalak hiri-azpiegitura berdearen eta babesleku klimatikoen sarearen proiektua abiarazi zuen.  

Azpiegitura berdea hiri-ingurunean zerbitzu ekosistemikoak eskaintzeko gai diren guneek osatzen dute, klima aldaketaren aurrean udalerria babestu eta erresilienteagoa egiten dutenak: lorategiak, parkeak, berdeguneak, baratzak, zuhaitzak eta baso-eremuak, etab.

Babesleku klimatikoei dagokienez, klima aldaketaren ondorioz areagotuko diren bero-boladetatik Pasaiako herritarrak babesteko guneak dira; udalerriko kanpoaldeko zein barnealdeko gune fresko eta irisgarrien mapa bat.

Pasaiako herritarren ikuspuntua proiektuan barneratzeari garrantzia berezia eman nahi izan dio udalak, eta horregatik hainbat parte-hartze saio egin ditu dagoeneko: udaleko berdintasun mahaiarekin, ikastetxeekin, adinekoen elkarteekin, etab.

Era berean, pasaitar guztiek aukera izango dute galdetegi baten bidez beren iritzia eta ekarpenak bidaltzeko. Horretarako, udal webgunean dagoen galdetegia bete daiteke urriaren 31a baino lehen. Galdetegian proiektuaren inguruko xehetasunak eta irudiak kontsulta daitezke.

Ondoren, jasotako ekarpenak aztertu eta babesleku klimatikoen behin betiko sarearen aurkezpena egingo da azaroaren 20an. Tokiaren eta ordutegiaren inguruko zehaztasunak aurrerago emango dira. Animatu eta parte hartu!

GALDETEGIA