Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2018/06/28
Hezkuntza Komunitateentzako 2017/2018 ikasturteko diru-laguntzen deialdia
Eskaerak aurkezteko epea, abuztuaren 10a arte

Pasaiako Hezkuntza Komunitateentzako 2017/2018 ikasturteko diru laguntzen deialdia ekainaren 28ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izango da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hau da, abuztuaren 10a arte.
Gogoan eduki:
- Eskaera, honekin batera igortzen dugun eskari orriaren bidez egin behar da (E050). Garrantzizkoa da eskatzaileari dagozkion datu guztiak ondo beteta egotea. Gainera, aurkezten diren faktura guztiak dagokion taulean zerrendatu behar dira.
- Gastuen frogagiriak. Gogoratzen dizuegu fakturetan hornitzailearen izena eta IFZ (Identifikazio Fiskaleko Zenbakia) jarri behar direla, eta dagokion zerga (PFEZ edo BEZ). Titularra PFEZ edo BEZ ordaintzetik salbuetsita badago, fakturan hala adierazi beharko da.
Eskaerak non aurkeztu?:
- Aurrez aurre HAZeko edozein bulegotan.
- Internetetik
- Ohiko postaz. Donibane kalea 19, 20110 PASAIA