Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/12/11
Udal zerbitzuetako hezitzaileen topaketa egin da
Abenduan, Juanba Berasategin
Eskubidean planaren baitan, haur eta nerabeei zuzendutako udal zerbitzuetako hezitzaileen topaketa egin zen abenduaren hasieran. Zerbitzuen arteko harremanetan sakondu eta ikasturte honetan elkarrekin landuko dituzten helburu eta erronkak zehaztu ziren.
Pasaia hezitzailea eraikitzeko eta haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko herriko eragileen arteko elkarlan eta konpromisoaren adibide bat gehiago izan zen hezitzaileen topaketa.