Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/04/17

Pasaiako Udaleku Irekietan hezitzaile izateko izen-emate kanpaina 

Epea apirilaren 20an amaituko da

Pasaiako Udala uztaileko udaleku irekiak antolatzen ari da. Udaleku irekietan hezitzaile gisa aritzeko izen-emate epea irekita dago eta apirilaren 20an amaituko da.

Udalekuetan onartua izateko eta hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak hauek dira: 18 urte izatea eta euskara ongi menperatzea. Hautagaiek proba bat egin beharko dute eta hautaketa-sistemaren irizpideen araberako merituak ere baloratuko zaizkie, hala nola, begirale titulua izatea, euskara C1 maila ziurtatzea eta formazioa eta aurreko lan esperientzia. 

Izena emateko sistema aurreko urteetako berbera izango da. Informazio guztia Hezten aisialdi euskaltzalearen web orrian dago: https://hezten.eus/zerbitzu-orrialdeak/pasaiako-udaleku-irekia. Webgunean bertan egin behar da izen-ematea.

Udalekuetako hezitzaile izateko hautaketa prozesuko talde-elkarrizketak apirilaren 24an izango dira, Trintxerpeko Udal Euskaltegian.