Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2026/05/20

Herri agerraldia deitu du Bokalek, Euskaltzaleon Martxa prestatzeko helburuarekin 

Maiatzaren 28an izango da, 18:15ean Trintxerpeko Gudari plazan

Bokalek, Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak, herri-agerraldia egingo du Euskaltzaleon Martxara deialdia egiteko. Hitzordua maiatzaren 28an izango da, 18:15ean, Trintxerpeko Gudari plazan.

Izan ere, Euskalgintzaren Kontseiluak Euskaltzaleon Martxa deitu du ‘Euskaraz bizitzeko behar den dena’ lelopean, eta ekainaren 13an izango da Iruñean. Jendearen aktibazioa eskatu dute mobilizazioa mugarri izatea nahi dutelako, eta horretarako, ezinbestekoa izango da guztion inplikazioa. 

Hori dela eta, Pasaia osoko eragile eta norbanako euskaltzale guztiak deitzen dituzte maiatzaren 28ko Pasaiako agerraldian eta ekainaren 13ko Iruñeko mobilizazioan parte hartzera, eta era berean, zabalpenean laguntzera.

Mundua euskararen eta euskaldunon aurka datorren honetan, euskaldunok euskara dugu munduaren alde.

Animatu eta lagundu deialdia zabaltzen! Euskaltzaleon garaia da!