Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/11/23
Indarkeria matxistaren aurrean, “HEMEN GAUDE, BATERA GARA”
Azaroaren 25 honetan, askotariko emakume pasaitarrak elkarrekin, indarkeria matxistaren aurka gaudela adierazteko eta elkarrekiko sareak ehuntzeko Pasaiako Udaleko Berdintasun Arloak, Berdintasun Mahaiak eta herriko mugimendu feministak elkarlanean eginiko produkzioa da HEMEN GAUDE, BATERA GARA. Gidoia Eider Perez Martinezek idatzi du eta produkzioa eta postprodukzioan aritu dira Nagore Ruedas Cuevas, Juan Maria Ruedas Villar eta Elene Sanz Berrondo. Bertan, Pasaiako hemeretzi emakumek hartu dute parte, askotariko elkarte, ibilbide, jatorri, sexu identitate eta adinekoak.