Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2018/06/07
Helduentzako antzerkia: “Las muertes de los otros”, Moon produkzioak taldearekin
Ekainaren 22an, Trintxerpen
- Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna dela-eta.
- Trintxerpeko Ciriza etxean
- Ekainaren 22an, 20:00etan
- Sarrerak 5 €-tan salgai ordubete lehenago takillan
- Pieza hau irrati-maiztasunen zeharreko bidaia da, non aurrez grabatutakoak eta zuzenekoak ikuskizunaren dramaturgia kateatuko duten. Las muertes de los otros soinu-ikuskizuna da, non pertsonaien eta protagonistaren gogoetak aurrez grabatuta dauden, eta bidaiatzeko hainbat soinu-estimulu eskaintzen diren; aldi berean, emakume aktorearen ahotsa zuzenean eskaintzen da. Hau da, ikusleek kablerik gabeko entzungailuen bidez entzungo dituzte musika eta obraren testua; estudioan grabatuta daude eta irrati-maiztasunaren bidez igortzen dira. Ez da ohiko antzerki-ikuskizun bat; irrati-antzerkiaren eta eszenako konposizio plastiko eta zinema-konposizioen arteko nahaste bat da.