Eduki publikatzailea

HAZILAN 14 OARSOALDEA egitasmoa, enplegua lortzen laguntzeko programa

Izen-ematea irailaren 25a arte

20-44 urte bitarte badituzu, tituluduna eta lanerako gogoz bazaude, HAZILAN enplegu programak lagun zaitzake.

HAZILAN ekimenak enplegu bilaketan lagunduko dizu, gaitasun pertsonalak eta profesionalak hobetu edo garatzeko 80 ordutako hasierako prestakuntza prozesu bat eginez eta ondoren, norbere profil profesionalarekin lotura duten enpresatan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

191 pertsona dira jada Hazilan Oarsoaldea egitasmoan parte hartu dutenak eta programa amaitutakoan, %75etik gora lana lortu dute. Programa honek parte hartzaileei lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen laguntzen die, besteak beste.

Hasierako prestakuntza prozesuan hainbat gai jorratuko dira, beraien gaitasunak garatu eta enplegu aukerak areagotzeko xedez; zure lanbide-profila definitzea eta ahulguneak eta indarguneak aztertzea, hobetzeko teknikak, autoezagutza, talde-dinamikak, gizarte- eta komunikazio-trebetasunak, marka pertsonala, enplegua bilatzeko tresnak, proiektu pertsonalizatua garatzea... Eta zure egoera berean dauden beste taldeko kideekin egoteak dituen onurak.

Baldintzak

Aurreko edizioetan bezalaxe, HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauek dira: 

  • 20 eta 44 urte bitarte edukitzea
  • Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta, langabezian izatea.

Izen-ematea

Jexux Leonetek, Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, baldintzak betetzen dituzten gazte guztiak programan parte hartzera animatu nahi ditu, aukera bikaina baita beraien egoera hobetzeko.

Informazioa 

Informazio gehiago behar izanez gero, deitu 943 404 101 / 943 510 200 telefono zenbakira edota olibet@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatzi.

Eusko Jaurlaritzak onarturiko egitasmoa da, Europako Gizarte Funtsak %50ean diruz laguntzen duena, eta Garapenek kudeatuko duena.
Guztira 20 garapen agentziek parte hartuko dute. Oarsoaldean Eskualdeko Garapen Agentziak kudeatuko du.
Egitasmoaren aurrekontu totala 6.000.000 eurokoa izango da. Oarsoaldeakoa 300.000 euro ingurukoa.
Egitasmoaren helburua 2016-2020 urteetan 5.000 gazte bere lan txertatze prozesuan laguntzea izango da eta horietarik %55a emakumezkoak izango dira.
5 urtetako iraupena izango du, urtez urteko deialdi bidez.
Programari buruzko informazio gehiago: hazilan.eus