Argitaratze-data: 2020/07/15
Karmen egunean Trintxerpeko HAZ bulegoa itxita egongo da
Uztailaren 16an
Uztailaren 16an Trintxerpeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoa itxita egongo da, zaindariaren eguna delako.
Antxo eta Donibaneko HAZ bulegoak irekita egongo dira egun horretan, baina aurretiazko hitzordua eskatu beharko da. Horretarako, telefono honetara deitu beharko da: 943344034.
Bulego bakoitzeko ordutegia hau izango da:
- Antxo: 7:30etik 13:30ra
- Donibane : 8:00etatik 14:00etara