Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/04/29
Maiatzeko zubian HAZ bulegoek ordutegi aldaketa izango dute
Maiatzaren 1ean eta 2an
Maiatzean izango den zubia dela eta, Pasaiako Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoetan ordutegi aldaketak izango dira.
- Trintxerpeko eta Antxoko bulegoak itxita egongo dira maiatzaren 1ean eta 2an.
- Donibaneko Herritarren Arreta Bulegoa (HAZ) maiatzaren 1ean itxita egongo da baina maiatzaren 2an 09:00etatik 14:00etara zabalik egongo da (Donibane kalea 19, Arizabalo jauregia).
Harremanetarako telefono: 943344034.