Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/10/12

Herritarren arreta zerbitzuko bulegoetan aurretiazko hitzordurik gabe

Urriaren 13tik aurrera

Pasaiako Udalak, Lehendakariaren 39/2021 Dekretuan adierazitakoa betez (urriaren 6ko 39/2021 Dekretua, COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera Euskadin amaitu dela adierazten duena eta normaltasun berri batean sartzeko neurriak zehazten dituena), egokitzat jotzen du herritarrei arreta emateko udal-zerbitzuak normalizatu ahal izatea, betiere indarrean jarraitzen duten gomendioen esparruan.

Hori dela eta, urriaren 13tik aurrera, Donibane, Trintxerpe eta Antxon dauden Herritarren Arreta Zerbitzuko (HAZ) bulegoetan aurretiaz hitzordurik eskatu gabe artatuko dira herritarrak. Gizarte Ekintzan oraindik aurretiazko hitzordua eskatu beharko da, Pandemia baino lehen ere egiten zen bezala.

Arreta zuzen eta egokia emate aldera, mesedez eskatzen dizuegu bulegoetan jarriko diren jarraibideei eta HAZeko langileek emandako jarraibideei kasu egiteko. Ezinbestekoa da guztiok normaltasun berri honetan osasun-agintariek ematen dituzten gomendio orokorrak betetzen jarraitzea.

Hiru bulegoetako arreta ordutegia hau da: 8:00etatik 14:00etara.