Eduki publikatzailea

Herritarren Arretarako Zerbitzuko bulego guztiak irekita. Aurretiazko hitzordua eskatu beharko da

Ekainaren 1etik aurrera

Ekainaren 1etik aurrera, astelehena, berriro irekiko da Antxoko HAZ-SAC bulegoa. Aurrez aurreko arreta izango da bertan goizeko 7:30etik eguerdiko 13:00ak arte. Beraz, bulego guztiak irekita egongo dira berriro. 

Udalean izapideak egiteko aurrez aurreko arreta zerbitzua behar duten herritarrek 943 34 40 34 telefonora deitu eta aurretiazko hitzordua eskatu beharko dute. Hitzorduak aurretik aipatutako  orduetan emango dira. Hala ere, pasaitarrei aholkatzen diegu izapideak modu telematikoan edo telefonoz egitea hobetsi dezatela.

Osasun agintariek adierazten dutenari jarraikiz, Antxoko arretarako gunea ere egokitu egin da, langileen eta erabiltzaileen segurtasuna berma dadin. Edozein modutara ere, osasun agintariek emandako argibideak ez ezik, ez kutsatzeko emandako prebentzio neurriak ere bete beharrekoak izango dira. Eskuak bertan jarrita egongo den gel hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira, eta segurtasun distantziak mantentzeaz gain, azalerak ukitzea saihestu behar da.