Eduki publikatzailea

Solasaldia online gurasoentzat: Haurren eta nerabeen teknologia berrien erabilera udan

Ekainaren 10ean, 16:00etan (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz)

Sare-sozialak, bideo-jokoak eta horien erabilpen desegokiaren ondorioz sortzen diren menpekotasunez eta ondorioez arituko gara; gehiegizko kontsumoa, pribatutasuna, harremanak,... 

Gailuak eskura dituzten moduan asko dira eskaintzen zaizkien baliabide edo sare sozialak: Tik Tok, Instagram,... Horien aurrean gurasoek nola joka dezakete? Konfinamendu egoeran etxe askotan familian bizi izango zenituzten egoera berezi horietaz arituko gara. Eta orain udan, gazteek horrenbeste denbora libre izanda, orduak igaroko dituzte tresna digitalak eskuan.

Izena ekainaren 8a baino lehen eman behar da eskubidean@pasaia.net helbidean (doako izen-ematea). Jar ezazu, mesedez, solasaldian euskaraz ala gazteleraz parte hartu nahi duzun; eta egin nahi dituzun galderak ere bidal itzazu.

Antolatzaileak: Karmengo Ama ikastetxea, La Anuntziata ikastetxea, Pasaia-Lezo lizeoa, Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutua, Haur eta Nerabeen Eskubideen Udal Saila eta Pasaiako Udala.