Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2019/11/12
Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren inguruko jarduerak
Azaroaren 14tik abenduaren 15a arte
Azaroaren 20an haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguna ospatzen da mundu osoan. Eskubideen bermea ezinbestekoa dela azaltzea inoiz baino garrantzitsuagoa da gaur egun, eta horregatik, berriro elkartuko gara aurten, haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko egunaren ospakizunetan.
Eta horretarako, aste barrurako ekintzak, tailerrak eta lantegiak antolatu ditugu, berriro ere haurren eta gazteen eskubideak bermatu behar direla aldarrikatzeko, haur eta nerabeen parte-hartzea ziurtatzeko eta eskubideak denon ardura direla gogorarazteko.
Hortaz, jarduera ugari antolatu dira ikastetxe, kale, barruti eta itsasoan. Horietako batzuk haur eta nerabeek haien parte-hartze sistemaren bitartez proposatutakoak dira eta beste batzuk “Eskubidean” herri-proiektuaren baitan elkarlanean antolatuak, zehazki, Udalak, hezkuntza-komunitateek, udaleko hainbat zerbitzuk, hezitzaileek eta herriko hainbat eragilek elkarlanean garatuak.
SORMEN HABIAK
Buruarinen tailerra. Pasaiako badiarekin lotura duten pertsonaiak egingo ditugu: bikingoak, piratak, ... Aurretik izena eman behar da eskubidean@pasaia.net helbidean idatziz edo San Pedroko liburutegian.
Aniztasun maskaren tailerra. Kultura-identitatea material birziklatuekin egindako maskarekin landuko dugu. Maskara pertsonalizatuak sortuko ditugu eta ikus-entzunezkoak grabatuko ditugu, identitate berriak deskribatzeko. Tailerra Rebbecca Wilkinsonek emango du eta maskarak Trintxerpeko Karmengo Ama eskolako ikasleek egingo dituzte.
Ipuin elkarreragilea. Kattalinen abenturak ipuin kontakizunak izango ditugu, eta antzerki txiki edo ipuin elkarreragile moduko bat sortuko dugu.
AKTIBATU ETA AHALDUNDU
Tratu ona sareetan eta ahalduntze digitala. Gazteek sarean tratu ona sustatzeko nerabeekin tailerrak egingo ditugu, horien erabilpen desegokiaren ondorioz, sortzen diren menpekotasunak eta ondorioak aztertzeko. Tailerrak DBHko ikasleekin egingo dira Pasaiako Ikastetxeetan.
Auzoa hackeatu. GazteAPP aurkeztuko dugu, eta ondoren, Pasai Antxo hackeatzea dugu helburu. Hau da, era aktibo, konstruktibo eta dibertigarrian teknologia berrien bitartez, auzoan bizitzeko eta parte hartzeko ditugun baliabideak eta eragileak ezagutuko ditugu. 12 eta 17 urte bitarteko gazteei dago zuzendua. Mugikorra eramatea beharrezkoa izango da erronkak egin ahal izateko.
Käffka antzezlana. Antzezlana euskaraz nerabe eta haurreentzat, bi emakumeren arteko maitasun-harreman positiboa eta bete-betekoa azaltzen duena.
KALEA GUREA DA!
Arkitektura laborategia. Ikaskuntza manipulatiboan eta sormen prozesuan oinarrituta, haurrek hainbat teknikaren bidez, artea eta arkitektura landuko dituzte. Donibaneko jolas gunerako jolas elementu bat sortuko dute.
Eskubidean kalejira. Azkuene kalean puxikak puztuko ditugu eta kalejirari irteera emango diogu Pasaiako Musika eskolako ikasleen musikariekin batera. Ondoren, egindako txokolatea dastatuko dugu Serafin Esnaola Plazan.
Haur eta nerabeen topaketa. Haurrek eta nerabeek partaidetza sisteman modu aktiboan parte hartzeko guneak dituzte. Guztien arteko topaketa bat egingo da, haiekin batera, Pasaiako herria hobetzeko garatzen ari diren proposamenei jarraipena emateko.
Zirku tailerra. Zirkuan murgilduz, arratsalde batean haur, gazte eta helduak artista bilakatuko gara. Adin askotako lagunak toki batean elkartu, eta elkarrekin une pozgarri eta zirraragarria igarotzeko tailerra izango da. Besteak beste, malabareak, monozikloa zankoak eta oreka pilota erabiliko ditugu, eta akrobaziak egingo ditugu.
ITSASOARI BEGIRA!
Pasaia puntu garbia. Donibaneko Kalaburtza denon artean auzolanean garbituko dugu. Ekintza Itsas-Mateur museoarekin elkarlanean arituko gara.