Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/11/17
Azaroaren 20ko, Haurren eta nerabeen eskubideen aldeko nazioarteko eguneko jarduerak
Azaroaren 17tik 29ra
Aurten berriro elkartuko gara azaroaren 20an, Haurren eta Nerabeen Eskubideen aldeko Nazioarteko egunaren ospakizunetan.
Jarduera horietako batzuk haur eta nerabeek haien parte-hartze sistemaren bitartez proposatutakoak dira eta beste batzuk “Eskubidean” herri-proiektuaren baitan elkarlanean antolatuak, zehazki, Udalak, hezkuntza-komunitateek eta udaleko hainbat zerbitzuk elkarlanean garatuak.
PASAIAN BIZIHEZI ESKUBIDEAN - AZAROKO AGENDA
AZAROAREN 20a Haurren eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko Eguna
Azaroak 17-24
Ekintza bereziak hezkuntza komunitatean, tratu onaren alde!
Astean zehar zein egunean bertan haurren eta nerabeen eskubideen inguruko zenbait jarduera egingo dituzte.
20 Astelehena
Munduen ipuina. Ipuin kontaketa, 17:30ean Kultur Etxean (Antxo)
22 Asteazkena
Munduen ipuina. Ipuin kontaketa 17:30ean Trintxerpeko liburutegian
23 Osteguna
“Nerabezaroa eta sexualitatea” gurasoei zuzendutako hitzaldia*, GOXATU sexualitate eta genero aholkularitzaren eskutik. 18:00etan Donibaneko Kulturguneko topagune gelan
24 ostirala
Jolasak eta txokolate-hartzea, udal zerbitzuek antolatuta, 17:00etatik aurrera Donibaneko frontoian
25 Larunbata
Meri, Mari eta Lari ikuskizuna (3 urtetik aurrera), 17:30ean Kultur Etxean (Antxo).
“Mari, Mari eta Lari” ipuin eta kantuz osatutako antzezlana da. Ipuinek sexu eta genero aniztasunaz hitz egiten dute, familia eredu desberdinez, beldurrak baztertzeaz eta, azken finean, askatasunaz”.
27 Astelehena
Munduen ipuina, Ipuin kontaketa. 17:30ean San Pedroko liburutegian
28 Asteartea
“Nerabezaroa eta sexualitatea” gurasoei zuzendutako hitzaldia*, 18:00etan Trintxerpeko Ulia Kultura aretoan (Ulia etorbidea, 13), GOXATU sexualitate eta genero aholkularitzaren eskutik
29 Asteazkena
Munduen ipuina, Ipuin kontaketa 17:30ean Donibaneko Kulturguneko Erabilera anitzeko gelan
(*) GURASOEI ZUZENDUTAKO HITZALDIAK
Euskaraz zein gaztelaniaz izango dira. Izena eman behar da eskubidean@pasaia.net helbidean, azaroaren 22a baino lehen Donibanerako eta azaroaren 27 baino lehen, Trintxerperako.