Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/11/20
2020ko haurren egun unibertsala. Pasaiako udaleko udal taldeen adierazpena -Haurren Lagun den Hiria-
Azaroak 20
Hiriek eta erkidegoek funtsezko rola dute beren haurren eta nerabeen eskubideen sustapenean eta erabileran. Egoera berezia bizi dugu egun, eta egoera horri gizarte gisa erantzuteko zer gaitasun dugun agerian agertzen ari da, ez bakarrik COVID-19aren ondoriozko larrialdiaren aurrean, baita etorkizunean etorriko diren berreskuratze-erronken aurrean ere. Horrekin batera, guztion artean bultzada eman behar diegu 2030 Agendari, Garapen Iraunkorreko 17 helburuei eta Parisko Akordioari, krisialdi honetatik hobeto atera gaitezen, iraunkortasun eta ekitate handiagoreki,n eta guztiok aurrera egiteko aukera berdinak ditugula.
Inflexio-unea bizi dugu; haurrentzat nahi dugun etorkizuna guztion artean birpentsatzeko unea da, eta garapen iraunkorraren aldeko ekintzen hamarkada hastear dugu gainera. Egungo haur eta nerabeek ikasi, jolastu, heziketa jaso, garatu eta hazteko bitarteko guztiak baldin badituzte, etorkizuneko gizarteak arrakasta izango duela esan nahi du.
Haurren Lagun den Hiri bateko kide garen heinean, haur eta nerabeen eskubideen aldeko egun dugun konpromisoa berretsi nahi dugu, bidezkoago, zuzenago eta iraunkorragoa den etorkizun bat bermatzeko. Horrexegatik, jarraian aipatzen diren neurriak bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu:
- Krisialdiari erantzuteko eta bertatik ateratzeko xedearekin haur eta nerabeengan eragina duten eta erakunde honek hartzen dituen erabaki guztietan aintzat hartuko dira Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren ardatz diren printzipioak; hau da: haurraren interes gorena; bizitzeko, bizirauteko eta garapenerako eskubidea; eta parte hartzeko eta bereizkeriarik ez pairatzeko eskubidea.
- Tokiko gobernuaren arlo guztiek haurren eskubideen sustapenean parte hartuko dute. Haur eta Nerabeentzako Tokiko Planaren helburuak partekatuak izango dira, eta ekintzak era koordinatuan gauzatuko dira udalbatza honen baitan.
- COVID-19ak gure udalerriko haur eta nerabeengan izan duen eragina aztertuko dugu, gizarte-egoera ahulenean dauden taldeetako haurrengan bereziki eta, ondorioz, Haur eta Nerabeentzako Tokiko gure Plana egokituko dugu.
- Adingabeak beren mende dituzten familiek jasotzen dituzten gizarte-larrialdietarako laguntzak indartuko ditugu. Gizarte-egoera ahulenean dauden familiek edo guraso bakarreko familiek, besteak beste, lehentasuna izango dute.
- Eskola uzteko arriskuan dauden haurrak, desgaitasunen bat dutenak edo arrakala digitalaren haurrak xede dituzten hezkuntza-programak indartuko ditugu.
- Iraunkortasunaren eta haurren aldeko ikuspegia txertatuko dugu hiriaren antolaketaren eta mugikortasunaren arloko estrategietan.
- Gure hirian kirola eta jolasa bultzatuko dira.
- Ingurumenaren aldeko babesa eta zaintza bultzatzeaz gain, berdeguneen, gune osasungarrien eta kutsadurarik gabeko guneen erabilera bultzatuko dugu; eta horrekin batera, jarduerak aire librean eta naturan egitea sustatuko dugu.
- Babesguneak sortuko ditugu (ludoteka, gazteleku, kirol zentro, kanpalekuak, etab.), non haurrek beren emozioak ulertzen, partekatzen eta kudeatzen ikasiko duten eta indarkeria moda guztien aurrean babesteko protokoloak aurkituko dituzten.
- Etxebizitza eta/edo bizitegi-alternatiba duinak eskainiko ditugu, familien tamaina eta egoeretara egokituta. Jolastu, mugitu eta sozializatzeko espazio komunak izango dituzte.
- Familien esku bitartekoak jarriko ditugu, gurasotasun positiboa sustatu eta familian gauzaturiko jarduerak errazteko.
- Haur eta nerabeen parte-hartzea sustatzea tokiko erabakietan eta haurrek eta nerabeek elkarri eragiten dioten guneetan
Aipatutako neurri horien guztien bidez, gure udalerriko herritarrengana eta euren beharretara hobeto hurbilduko gara, eta haurtzaroa COVID-19aren krisia gainditzeko eta krisi horretatik ateratzeko estrategiaren erdi-erdian kokatuko dugu. Aldi berean, 2030 Agendan datozen 10 urteetarako ezarri diren ekimenetako helburuak lortzeko gure konpromisoa sendotu dugu.
Gaur, 2020ko azaroaren 20a den honetan, haur eta nerabeekin bat egiten dugu, eta Pasaiako udalerriaren aldeko konpromisoa agertzen dugu, inortxo ere bazterrean utzi gabe.