Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/10/20
Haurren Aurrean Helduok Heldu ekimena
Urriaren 19tik 29ra Trintxerpen
Haurren Aurrean Helduok Heldu ekimenaren bigarren edizioa urriaren 19an abiatuko da. Ekimen horrek helburu bikoitza du: batetik, helduen arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta, bestetik, helduek haurren hizkuntzaren ikaskuntza eta sozializazio prozesuan duten eraginaz sentsibilizatzea.
Euskal Herri osoko hainbat herritan antolatu da ekimena eta gurasoak eta umeak elkartzen diren inguru informaletan eramango dira ekintzak aurrera nagusiki. Pasaian Trintxerpeko Serafin Esnaola plaza izango da ekimena gauzatuko den gunea.
Antolatutako ekintzetan euskaraz ondo moldatzen diren gurasoei lehen hitzak euskaraz egitea eskatuko zaie, euskara ulertzen duten ezagunei zein ezezagunei. Ulertzen duten kideekin, berriz, euskarari beti eusteko eskatuko zaie, baita hauek erdaraz hitz egiten badute ere.
Hitz egiteko zailtasunak dituzten baina ulertzen dute gurasoek bere inguruko gurasoei euskaraz jarrai dezaten eskatuko diete.
Hauek dira aurreikusitako ekintzak:
- Urriaren 20an arratsaldez karaokea. 19:00
- Urriaren 21ean arratsaldez jolasak. 17:00
- Urriaren 22an goizez pintxo tailerra. 12:00
- Urriaren 27an arratsaldez mozorro tailerra. 20:00
- Urriaren 28an arratsaldez Zinema Txikia. 17:30ean Pasai Donibanen izango da baina Trintxerpetik motora zerbitzua egongo da bertaratzeko 17:00etan
- Urriaren 29an goizez ibilaldi neurtua. 8:30