Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/09/10

Haur, nerabe eta gazteen sustapen sailari lotutako dirulaguntzen eskaeretarako epea irekita

Urriaren 4ra arte

Pasaiako Udalaren Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak dirulaguntzak eskatzeko epea ireki du irabazi asmorik gabeko aisialdi taldeei eta gazte elkarteei diruz laguntzeko. 

Pasaiako udalerrian antolatzen diren aisialdiko, denbora libreko eta kanpamenduetarako  jarduerak eta programak finantzatzeko diru-laguntzak dira. 

Dirulaguntza eskatzeko horretarako dagoen eskabidea bete beharko da. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 4tik urriaren 4ra bitartekoa da. 

Aurten administrazio elektronikoa abian jarri denez, duela hilabete batzuk aisialdi taldeei eta gazte elkarteei jakinarazi diegun bezala, eskaerak nahitaez elektronikoki udaleko online tramiteen atarian aurkeztu behar dira. 

Eskaera legez elkartearen ordezkaria den pertsonak egin behar du. Horretarako dagokion ziurtagiri digitala izan eta elkartearen izenean egin behar du eskaera. 

Eskaerak guztiz osatuta egon behar dute, baita osagarria den dokumentazioa ere ( haurren zerren da, gazteen eta begiraleen zerrenda, jardueren memoria, aurrekontua, fakturak,...).

Fakturak telematikoki txertatzeko dagoen edukiera gaindituz gero edota beste edozein zalantzatarako, gazte elkarteek eta aisialdi taldeek Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailarekin harremanetan jarri behar dute 943-344034-luzapena 200 edota “gazteria@pasaia.net” helbide elektronikoan.