Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/04/02
Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna
Apirilaren 2a Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaioteguna da; haren omenez ospatzen da 1967. urtetik aurrera, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna.
HANS CHRISTIAN ANDERSEN (1805-1875)
1855. urtean nobelak, poesiak eta antzerkiak idazteaz gain, "nire bizitzako abentura" izeneko autobiografia idatzi zuen. Horiez gain, Andersenek asko bidaiatu zuenez, bere esperientziak idatzi zituen. Euskal Herria ere bisitatu zuen. Bere lan garrantzitsuenak gaur egun hain ezagunak diren ipuinak dira, adibidez: Berunezko soldadutxoa, Printzesa eta ilarra, Sirenatxoa, Urretxindorra, Ahatetxo itsusia eta Marierpuru besteak beste.
“Elur-erregina”: Frozen marrazki bizidunen filma kontakizun honetan oinarritu zen.
Euskal Herrian ere baditugu idazle ugari haurren literaturaren bueltan. Egun hauetan gure txikienekin liburuak irakurtzeko une egokia dugu. Hona hemen gure gomendio batzuk:
- KANKALEKO MISTERIOA - JOHN ANDUEZA
- KIXMI ELURPEAN- ARRATE EGAÑA
- HORI BAI IPURDIA! -ANTTON DUESO
- YASUKE- ANTTON IRUSTA
- ESKULARRU BELTZAK- JASONE OSORO
- ARGAZKI ALBUMA- ANTTON KAZABON
- ESTALAKTITA ROCKEROAREN KASUA- ANJEL LERTXUNDI
- ZEIN USAIN DUTE OROITZAPENEK?- MADDI ETXEBERRIA
- MAREN- ALAINE AGIRRE
- ARIADNA ETA HANKAPALO- JOSE TELLAETXE
- ILARGIAREN ALABA -TOTI MARTINEZ DE LEZEA