Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2022/04/04

Haurrek eta gazteek gertutik ezagutu dituzte Pasaiako udal zerbitzuak

Martxoaren 29an eta 30ean udaletxera hurbildu dira

Martxoaren 29an eta 30ean Zerbitzu, Sare eta Mantentze-lanen pabiloian Pasaiako ikastetxeetako hainbat haur, nerabe eta irakasle, udal teknikari batzuk, eta udal zerbitzuetako langile batzuk elkartu ziren; haur eta nerabeek zerbitzu horretako langileak ezagutu zitzaten, eta egunero egiten dituzten lanen berri izan zezaten.

Izaskun Gomez Pasaiako alkateak honako hau azpimarratu du: “garrantzitsua da Pasaiako haurrek eta gazteek udal kudeaketa ezagutzea eta haien proposamenekin parte hartzea." “Erakundeek belaunaldi berriengana hurbildu behar dugu, haiei entzuteko, eta haien kezkak azaltzeko gune bat emateko”, Izaskun Gomezek hau nabarmendu zuen: “Lan hori ezinbestekoa da, Pasaiako etorkizunarekin inplikatu eta konprometitutako herritarrak nahi baditugu."

Guztira, 120 haur eta nerabek ezagutu dituzte sail horretan egunero-egunero egiten diren lanak, hala nola: kale-garbiketa, zaborraren kudeaketa, konponketak, argiteria, lorezaintza… Langileek lan-praktika batzuk aurkeztu zizkieten adingabeei, eta haurrek eta gazteek zenbait lan egiteko aukera izan zuten. Ondoren, Juanba Berasategi aretora joan ziren, eta ordezkari politikoek haien proposamen eta kezkei emandako erantzunak entzun zituzten. Gune estali gehiago izateko kezka azaldu dute; jolasgune berriak eta wifia izateko kezka; eta kaleetako segurtasunarekiko eta puntu ilunekiko kezka agertu dute.

Azkenik, haurrek eta nerabeek teknikariei eta ordezkari politikoei aurkeztu zizkieten Pasaia hobetzeko garatzen ai diren proposamenak. Landu beharreko gaien artean jaso dituzte jolas- eta kirol-guneak, bizikidetza, jaietan parte hartzea eta uda honetarako egiten ari den aisialdiko eta kiroleko eskaintza.

Alkateak oso positibotzat jo zuen ikasturte honetan programan parte hartzen ari diren haurrek egindako lana, eta proiektuarekin aurrera jarraitzera animatu zituen, “laster emango baititu fruituak”.