Argitaratze-data: 2017/06/29
Haur eta nerabeen tratu onaren aldeko jarduerak jaietan
Lau barrutietan

ETORRI ETA PARTE HARTU HAURREN ETA NERABEEN TRATU ONAREN ALDEKO JARDUERETAN!
Pasaiako Udala adingabekoekin eta nerabeekin lanean diharduten udalerriko elkarteekin batera, eta hezkuntza-komunitateekin batera, lanean ari da haurren eta nerabeen aldeko tratu ona sustatzeko.
Gure adingabekoentzako eta, oro har, gure gizarterako ingurune on eta osasungarria osatze aldera, guztien artean gizarte-sarea eratzen jarraitzea da helburua.
Aurten Pasaiako hezkuntza-komunitateetako haurren parte-hartzeari esker, logo berri bat adostu dugu, haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko plangintzako jardueretan agerian jartzeko. Etorri eta parte hartu jardueretan.
Segidan aipatzen dira ekintzak non, noiz eta zer ordutan izango diren:
Barrutia | Data | Ordua | Lekua | Ekintza |
San Pedro | Ekainak 30 | 11:30 | Herriko plaza | Haurren lasterketa eta futbito txapelketaren finala |
Antxo | Uztailak 7
| 10:00
| Frontoi berria
| Pala-txapelketaren finala
|
Trintxerpe | Uztailak 17 | 12:00 | Alkateordetza | Haurren lasterketa eta apar festa |
Donibane | Uztailak 30 | 10:30 | Udaletxe zaharra | Haurren lasterketa eta apar festa |
Horiek horrela, lerro hauen bidez, guztiak animatu nahi ditugu parte hartzera.