Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2018/10/08
Hasierako onarpena etxez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen udal arautegiari
Erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko epea, azaroaren 21a arte

Udalbatzak 2018ko irailaren 25ean egindako bilkuran erabaki du hasierako onarpena ematea Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua Arautzen Duen Udal Arautegiari.
Iragarki honen bitartez, jendaurrean jartzeko izapidea eta interesdunentzako entzunaldiaren izapidea abian jartzen dira, 30 egun baliodunez (azaroaren 21a arte), erreklamazio eta iradokizunak aurkeztu ahal izateko.
Erreklamazio edo iradokizunik aurkezten ez bada, hasierako onarpen hau behin betikoa izango da.