Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/12/11
Ibilgailuak aparkatzeko ordenantzaren hasierako onarpena
30 egun erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko
Udalbatzak, 2024ko azaroaren 26an egindako bilkuran, hasierako onarpena eman dio Pasaiako ibilgailuak aparkatzeko Ordenantzari.
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 49. artikuluarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da 30 eguneko epean, interesdunek, aztertu ondoren, erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Jendaurrean jartzeko epea amaituta inolako erreklamazio edo iradokizunik aurkeztu ez bada, akordio hau behin betiko onartutzat joko da.
Iragarki hau 2024ko abenduaren 11n Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.
PASAIAKO IBILGAILUEN APARKALEKUA
ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA