Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2023/07/12
Orleanseko Udaleko ordezkaritza bati harrera egin dio Udalak
2023ko uztailaren 11n
Pasaiako Udalak Albaolara bisitan etorri den Orleanseko Udaleko ordezkaritza bati egin dio harrera. Horien artean, Emilie Musset - Gertaeren Proiektuaren zuzendaria, Corinne Clapier, Gertaeren Zerbitzuaren arduraduna, Jean-Pierre Gabelle, Loirako festibaleko antolatzailea eta Nadège Pavec eta Jeff Wagner, Loirako festibaleko antolatzaileak izan dira. Ekimena eguerdiko 12:30ean egin da Pasaiako Udaletxean.
Bertan Teo Alberro alkateak ongietorria egin die bertaratutako ordezkariei. Hasteko, Orleanseko ordezkaritzari hirian egiten den Festival de Loire ibai-festibalagatik aitortza adierazi dio. Ondoren, Albaolari eta hainbat erakunderi eskerrak eman dizkie Pasaiako Badiako historiari balioa ematearren.
«Pasaia Euskal Herriko Itsas Ondarearen Portu gisa kokatzen lagundu du kolaboratzaile, komunikabide, enpresa, erakunde publiko eta boluntario sare zabal batek. Eta denboraren poderioz proiektu hori errealitate bihurtu dugu». Datorren urtean, 2024an, Pasaia Itsas Festibalaren 3. edizioa gauzatuko dela gogoratu du.
Azkenik, Loireko Festibalak Albaola ohorezko gonbidatu izendatzea pasaitarrentzako ospe handiko ekimena dela esan du Alkateak, horrekin batera, hemendik aurrera lankidetza-harremana mantentzeko gogoz eta desiraz dagoela plazaratu du.