Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/10/07
Herrira iritsi berriei harrera eta inklusio duina bermatzeko programaren berri emango da
Bilera informatiboak egingo dira urriaren 8 eta 9an

Pasaiako Udalak “Harrera On!” programa jarri du martxan, herrira azken hilabeteotan iritsi diren familiei eta euren seme-alabei harrera egokia bermatzeko helburuarekin. Ikasturte berriari hasiera emanez, 6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako ekimen hau doakoa da eta eskolaz kanpoko aisialdi-jardueretan oinarritzen da, jolasa eta euskara ardatz hartuta.
“Programa honen helburua da haur eta nerabeak herrira eta gizartera modu atseginagoan egokitzen laguntzea. Horretarako, eskolaz kanpoko aisialdi-jarduerak eskaintzen dira, jolasa eta euskara ardatz hartuta, eta horien bidez harrera on bat egin nahi zaie ikasle berri hauei” adierazi du Aintzane Tabernak, Gizarte Ekintzako zinegotziak.
Izena emateko orriak Karmengo Ama Eskolan, La Anunciata ikastetxean, Pasaia Lezo Lizeoan, Pasaiako Udaleko HAZ bulegoetan eta Gizarte Zerbitzuetan daude eskuragarri. Behin bete eta gero, leku berberetan entrega litezke. Izen ematea urte osoan zehar egongo da irekia.
Orain, ikasturte hasierako bilera informatiboak egingo dira:
- Urriak 8, Antxoko Kultur Etxean, 18:00
- Urriak 9, Ulia Kulturan, 18:00
Informazio gehiago nahi izanez gero, Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintzara deitu daiteke 943004320 telefonora edo gizartekintza@pasaia.net helbidera idatzi.
“Migratzea eskubide bat da, eta harrera on bat egitea herri gisa dugun konpromisoa, eta baita Udal bezala dugun ardura ere” amaitu du Tabernak.







