Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2020/08/28
Herritarrek parte hartzeko programa: Pasaiako hiri antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerakina
Pasaiako HAPOren parte-hartzea hainbat jardueratan oinarrituko da, eta horien bitartez, eztabaida publiko eta sozialak sortuko dira tokiko kudeaketako gai zehatz baten inguruan: hiri-antolamendua. Horrela, Pasaiako etorkizuneko plangintzari buruzko hausnarketarako topaguneak sortuko dira eta herritarren ekarpenek Planaren eduki teknikoak aberastuko dituzte, emakumezko zein gizonezkoen ikuspegia kontuan hartuz.
Prozesuaren jomuga herritarren ekarpenak agiri teknikoetan jasotze hutsatik haratago doa. ikuspegi orokorra da herritarren parte-hartzea Pasaiako HAPOren erredakzio-prozesuan barneratzea, ekarpenak etengabe egiteko iturri gisa eta eztabaida-gune gisa, talde teknikoaren hausnarketak eta formulazioak bideratzeko.
Hots, hirigintza-azterketako eta –idazketako prozesuek eta partaidetza-prozesuak elkarri eragingo diote eta bata bestea garatzen lagunduko dute etengabe.
Pasaiako HAPOren erredakzio-prozesuan herritarren parte-hartzeak, herritarrenTZAKO Pasaia bat antolatzeaz gain, antolamendu hori herritarreKIN BATERA egiteko asmoz, hiru helburu nagusi ditu:
- Pasaitarrak informatu eta trebatzea HAPOren idazketa-faseetan zehar; bai informatuta egon nahi dutenei, bai parte hartu eta ekarpenak egin nahi dituztenei. Herritarren parte-hartzea informazio-oinarri on batetik abiatu dadin, ekintzek eta materialek edukiak erraz ulertzen direla bermatu beharko dute.
- Benetako parte-hartze bat aurrera eramatea, eraginkorra dena eta ahal bezain pertsona-kopuru handi eta anitzena kontuan hartuko duena. Parte-hartzaileen artean besteak beste gizarte-eragileak, elkartekideak eta elkarteetakoak ez diren herritarrak, adin guztietakoak (haurrak eta gazteak barne) hartuko dira kontuan, kanal anitzen bitartez (aurrez aurrekoak eta digitalak). HAPOren edukia hainbat faseetan hausnartzea, eztabaidatzea, egiaztatzea eta argitzea ahalbidetuko duten kanalak erabiliko dira, eztabaida publiko eta sozial bat sortuko dutenak tokiko kudeaketari buruzko gai zehatz baten inguruan, hala nola, hiri-antolamenduaren inguruan.
- Planaren proposamenei ekarpenak egitea, adostasun kolektibo handiago bat lortuz. Ikuspuntu tekniko-politikoa herritarrenarekin osatu nahi da, esperientzialagoa baita, gizarte-talde, adin eta esperientzia aniztasunean oinarritutako ikuspuntuak aintzat hartuz eta eduki teknikoa aberastuz. Alderdi honek garrantzia handia du HAPOren hasierako faseetan, adibidez, Aurrerakin-fasean.
Udalbatzak, 2020ko maiatzaren 26an egindako batzarrean, besteak beste, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra formulatzeko akordioa hartu zuen.
Lurralde-antolamendu planak eta hirigintza-antolamenduko tresnak onartzeko prozedurak arautzen dituen martxoaren 24ko 46/2020 Dekretuaren 3.2 artikuluak dioena betez, programa argitaratzen da.
PASAIAKO HIRI ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRAREN AURRERAKINA.
HERRITARREK PARTE HARTZEKO PROGRAMA