Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/06/21

Pasaiako Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO)

1. Fasearen partaidetza bukatzear dago, parte hartu!

Partaidetza interesa duten guztientzako irekia izango da, uztailaren 1era arte, hemen: https://hapo-pasaia.eus/eu/node/10285

Orain arte, interesik handiena eragiten duten gaiak mugikortasuna, etxebizitza eta espazio publikoa dira, eta, ondoren, ingurune naturala, jarduera ekonomikoa, eta klima aldaketa eta osasuna. Herritarrek informazioaren lehen fase honetan parte hartzea funtsezkoa da udalerriaren beharrak bertatik bertara ezagutzeko. Animatu parte hartzera!

HAPOren lehen fase honetan parte hartzeko aukera ekainaren 1ean hasi zen, Donibaneko kulturgunean eman zen informazio-hitzaldi batekin.

Aurrez aurre nahiz telematikoki parte hartu ahal izan zen, egungo osasun-egoerari erantzuteko. Hitzaldia Youtubeko udal kanalean ikus daiteke, hemen. Informazio-hitzaldira 10 lagun bertaratu ziren, telematikoki, 5, eta, ordutik, 120 lagunek ikusi dute haren bideoa. Webgunearen bidez, orain arte 30 bat lagunek parte hartu dute. Era berean, lau erakusketa daude lau barrutietan. Data eta lekuei buruzko informazio guztia, eta baita HAPO berriaren edukiei buruzkoa, webgunean dago: www.hapo-pasaia.eus.

Zure partaidetza funtsezkoa da, anima zaitez!