Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/06/02

Pasaiako HAPO berriari buruzko informazio hitzaldiaren bideoa

2021eko ekainaren 1ean egin zen

2021eko ekainaren 1ean, 18:00etan, Pasaiako HAPO berriari buruzko informazio hitzaldia egin zen, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan.

Saioa elebiduna izan zen eta, COVID delakoaren ondorioz, aurrez aurrekoa zein telematikoa izan zen.

Bertaratu ezin izan zutenek saioaren grabazioa ikus dezakete, bideoan grabatu zen eta.

Aukera hau baliatzen dugu gogorarazteko zztailaren 1era arte, Internet bidez, Pasaiako HAPOko gaietan parte har daitekeela. Horretaz gain, lau barrutietan erakusketak antolatu dira. Data eta lekuei buruzko informazio guztia, baita HAPO berriaren edukiei buruzkoa ere, webgune honetan aurkituko duzu: www.hapo-pasaia.eus.