Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2021/11/24

Gurasoentzako tailerrak

Azaroaren 22tik abenduaren 2ra barruti ezberdinetan

Gurasoentzako tailerrak antolatu ditu Haur eta Gazteen Eskubideen Sailak. Tailer horien bitartez hainbat alor jorratu nahi dira, haur direnetik nerabe diren arterako prozesuan interesgarriak diren alorrak, alegia.
Kopuru mugatua 
Parte-hartzaileen kopurua mugatua izango denez (15 guraso), aldez aurretik izena eman beharko da. Izena emateko mezu bat bidali behar da eskubidean@pasaia.net helbidera. Honako hauek dira tailerrak: 

  • ANTXON, azaroaren 22an, astelehena, 17:30ean Antxoko Kultur Etxean eta DONIBANEN, azaroaren 29an, astelehena, 17:30ean Ubera liburutegian: Jolastegia familia tailerra. 3 eta 5 urte bitarteko haurrei eta familiei zuzendua. Atera berri diren jostailuak ezagutu eta probatzeko aukera. Hainbat gai (hezkidetza, aniztasuna, ingurumena) jostailuen bitartez lantzeko proposamenak azalduko dira. Tailer horretan parte hartzea doakoa da eta eskubidean@pasaia.net helbidean eman behar da izena.
  • SAN PEDRON, abenduaren 2an, osteguna, 17:30ean San Pedroko liburutegian: "HAURREN SEXUALITATE ARLOAN SEGURTASUNEZ ESKU HARTZEKO IRIZPIDEAK” hitzaldi tailerrra Nerea Sancho psikologo eta sexologoaren eskutik, haurren eta nerabeen gurasoei zuzendua.