Eduki publikatzailea

Guraso eta hezitzaileentzako EusLider saioak

Saioak martxoan eta apirilan izango dira. Izena emateko epeak zabalik daude.

Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak premiazkotzak jotzen du herriko haur eta gaztetxoek  aisialdia euskaraz bizitzeko aukera izatea. Erronka horri aurre egiteko “Pasaia osorik bizitzeko” kanpainaren baitan, eusLider izeneko saioetan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Pasaiako haur eta nerabeen gurasoak eta Pasaiako eskola-orduz kanpoko jardueretako hezitzaileak.

GURASOAK

Gurasoei zuzendutako eusLider saioetan euren seme-alaben eskola-orduz kanpoko jarduerak euskaraz izatea ziurtatzearen garrantzia azpimarratuko da. Euskaraz dakiten hezitzaileek haurrei eta gaztetxoei euskaraz hitz egitearen premia helaraztea da helburua, eta elkarte eta hezitzaileen konpromisoa  lortzeko gurasoen eskaera ezinbestekoa da. Eskaera hori nola egin lantzeko 3 saio antolatu dira gurasoei zuzenduta, gurasoen eskaera sendo batek haur eta nerabeen eskola-orduz kanpoko jardueretan euskara sustatzen lagundu dezakeelakoan.

Saioak martxoaren 1ean, martxoaren 15ean, apirilaren 20an eta apirilaren 19an izango dira, eta bi talde osatzea aurreikusi dute antolatzaileek: bat Pasai Antxon, 18:00etatik 19:30era, eta bestea Trintxerpen, 15:30etik 17:00etara. Talderen batean parte hartzeko ikastetxean edo Pasaiako Udalaren Euskara Sailean eman behar da izena. Telefonoa: 943004330 E-maila: euskara@pasaia.net. Otsailaren 23ra arte egongo da irekita izena emateko epea.

HEZITZAILEAK

Hezitzaileentzako eusLider saioetan haur eta nerabeen euskararen erabileran eragiteko kontuan hartzeko zenbait ideia, oinarri eta estrategia irakatsiko dira. 3 saio izango dira eta euskaraz dakiten hezitzaileei zuzenduta egongo dira. Euskaraz jakin, baina, haur eta nerabeen eskola-orduz kanpoko jardueretan euskaraz aritzeko zailtasunei nola aurre egin ikasteko balioko dute saio horiek. Hezitzaileak haur eta nerabeen erreferente direnez, euskararen erabileran eragiteko estrategiak landuko dira saioetan.

Bi talde osatzea aurreikusi du antolakuntzak: bat, Pasai Antxo edo Pasai Donibanen martxoaren 13an, martxoaren 20an eta apirilaren 10ean, 17:00etatik 19:00etara; eta bestea, Trintxerpen martxoaren 10ean, martxoaren 17an, eta apirilaren 14an, 10:30etik 12:30era. Talderen batean parte hartzeko ikastetxean edo Pasaiako Udalaren Euskara Sailean eman behar da izena. Telefonoa: 943004330 Emaila: euskara@pasaia.net 

Saioetan parte hartzeko hezitzaileek elkarteko arduradunari esan edo Pasaiako Udalaren Euskara Sailarekin jarri beharko dute harremanetan. Telefonoa: 943004330 E-maila: euskara@pasaia.net Otsailaren 2ra arte egongo da irekita izena emateko epea.