Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2025/02/04
Guraso eskola feminista antolatu da San Pedro eta Trintxerpeko gaztelekuan
Otsailetik maiatzera bitartean, 4 saio antolatu dira
Pasaiako Udalak urteak daramatza herriko ikastetxeetan sexu heziketa eta indarkeria matxistaren prebentzio programak burutzen.
Gurasoak haurraren heziketaren zutabe garrantzitsu bat direnez San Pedro eta Trintxerpeko gaztelekuan (Gran Sol kalea 11, behea) guraso eskola feminista antolatzea erabaki du Udalak.
Guztira lau saio izango dira: otsailaren 5ean, martxoaren 5ean, apirilaren 2an eta maiatzaren 14an, 18:00etatik 19:30era. Saioetan, gurasotasunaz, heziketa parekideaz, matxismoaz edota sexualitateaz hitz egiteko aukera izango dute bertaratuek.
Zertaz ari gara hezkuntza parekideaz hitz egiten dugunean? Nola hitz egin sexualitateaz nire haurrarekin? Zer da LGBTI+? Nola desikasi ditzaket barneratu ditudan hainbat jarrera?
Nolako gurasoa izan nahi dut?... Guztion artean galdera horiei erantzuna ematen saiatuko dira, eta gurasoen kezkei, beldurrei eta zalantzei ere espazio bat emango zaie.
Guraso eskola feministarako plazak mugatuak dira. Beraz, parte hartzeko, eman izena esteka honetan.
Edozein zalantza izenez gero, ondorengo helbide elektronikora idatzi daiteke sexuaholkularitza@pasaia.net edota @lahia3.0 Instagrameko kontura ere.