Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/10/14

Datozen egunetan 2 pelikula grabatuko dira Donibanen, eta trafikoan aldaketa batzuk eragingo dituzte grabazioek

Urriaren 15etik 18ra bitartean

Datozen egunetan Donibanen grabatuko diren 2 pelikulek eragina izango dute herriko trafikoan.

Lehendabizikoa “Desagertuta” izena duen filmaren grabaketa izango da, urriaren 15ean.

Juan XXIII kaleko errodaje-guneetara sartzeko oinezkoen zirkulazioa kontrolatu eta desbideratuko da. Hala ere, kalearen amaieran jubilatuen etxea dago, eta erabiltzaileak instalazio horretara igaro ahal izatea bermatuko da uneoro.

Era berean, kale horretan trafikoa aldizka moztuko da 12:00etatik 22:00etara. Gainera, zenbait aparkaleku ezingo dira erabili, dagoeneko balizatua dagoen eremua zehazki.

Bigarren pelikulak “Ultramarino” izena du eta urriaren 16tik 18ra bitartean grabatuko da, hori ere Donibanen.

Hiru egunetan Bonantza pasealekuan, zuzien jaitsieran eta Donibane kalean errodaje-eremuetara sartzeko oinezkoen zirkulazioa kontrolatu eta desbideratuko da.

Ibilgailuen zirkulazioa ere tarteka moztuko da Bonantza pasealekuan eta Donibane kalean (bizikletaz).

Mozketak ahalik eta laburrenak izango dira,  pertsonen eta ibilgailuen joan-etorriak bermatzeko.

Osasun-baliabideek eta larrialdietarako edozein ibilgailuk pasatzeko aukera izatea bermatuko da uneoro.