Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2025/10/21

Goxatu, genero eta sexu aholkularitza zerbitzua ezagutzen duzu?

Ikasturte osoan dago martxan, gaztelekuetan

Beste urte batez, gazteei, irakasleei eta familiei zuzenduta dagoen Goxatu sexu informazio eta aholkularitza zerbitzua martxan du Udalak.

Zerbitzua ekainaren 23a arte eskainiko da San Pedro/Trintxerpe, Donibane eta Antxoko gaztelekuetan eta baita online ere.

Programa horren helburuak dira nerabeek benetako informazioa lortzea, eta indarkeria matxistari aurre egitea, azken urteotan hezkuntza afektibo-sexualean erreferentzia gisa finkatu ondoren.

Zerbitzua doakoa da eta euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen da. Hamabost egunean behin aurrez aurreko arreta konfidentziala eskaintzen da lau barrutietako gaztelekuetan, banaka, bikoteka edo taldeka, egutegian zehazten den egunetan, 17:30etik 19:30era. Halaber, kontsulten kanalari eutsiko zaio, sexuaholkularitza@pasaia.net posta elektronikoaren bidez, eta sare sozialetan duen presentzia indartuko da @lahia3.0 bidez, Instagramen, baliabide pedagogikoak eta tokiko jarduerak partekatuz.

Era berean, ikasturte honetan Pasaiako ikastetxeetan LH6ko eta DBH3ko ikasleei zein irakasle eta gurasoei prestakuntza tailerrak eskainiko zaizkie, baita Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleei ere.