Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2018/09/17

GOXATU, sexualitate eta genero informazio eta aholkularitza udal zerbitzua nerabe eta gazteentzat

2018-19 ikasturtearen hasiera

Antxon zerbitzu hau udal gazteleku berrira aldatuko da.

Pasaiako Udaleko Gazteria Departamentuak eta Berdintasun Arloak elkarlanean abian jarri duten GOXATU zerbitzuaren helburu nagusia da Pasaiako haur eta nerabeen sexu alorreko osasuna hobetzea, nahiz eta sexu eta genero guztietako pertsonak artatu daitezkeen. Ekimen honen bidez, prebentzioa landu eta indarkeria matxistari aurre egin nahi zaio, azkenaldian era kezkagarrian ugaltzen ari delako, baita gaztetxoen artean ere. 

Familien eta ikastetxeen bidez informazio eta prestakuntza ugari jasotzen duten arren, nerabe eta gazte batzuek ez dute haien adinerako informazio eta prestakuntza egokia, Interneten bilatzen dute, eta haien lagunen bidez ere bai, baina batzuetan ez dute aurkitzen, edo ez dute informazio egokia aurkitzen.        

Batzuetan zalantzak edo arazoak izaten dituzte, edo informazioa edo orientazioa behar izaten dute, eta ez dakite nora joan, haien intimitatea eta pribatutasuna gorde nahi dutelako. Hain zuzen ere, behar horri erantzun nahi dio zerbitzu honek.

Horretarako, anonimotasuna eta konfidentzialtasuna ziurtatzen dira zerbitzu honetan. Gainera, bertako langileak sexualitatean eta gazterian adituak dira. 

Zerbitzuaren kudeaketa bi eratara egiten da: Aurrez aurre, konfidentzialtasun osoz, astearte eta asteazkenetan 17:30etik 19:30era, hamabost egunetik behin barruti bakoitzean. Antxon asteazkenean, irailak 19,  bere ibilbidea udal gaztelekuan berrian egingo du. Trintxerpe-San Pedron Udal Gaztelekuan (Gran Sol, 11, behea). Donibanen, halaber, Udal Gaztelekuan (JJ Otaegi Plaza, 3, behea). 

Nahi izanez gero, edozein kontsulta egin liteke Instagrameko “Lahia-Nahia” kontuan, edo posta elektronikoko helbide honetan: sexuaholkularitza@pasaia.net.    

Kontsultak banaka, bikoteka edo taldeka egin daitezke, nahi den bezala; eta lehen esan dugun moduan, bertaratzen direnen anonimotasuna gordetzen da; era berean zerbitzua konfidentziala, berehalakoa, eskuragarria eta doakoa da.
 
Zerbitzua euskaraz ematen da eta, nahi izanez gero, gazteleraz. Hainbat esku-hartze maila ditu: informazioa, aholkularitza, detekzioa, beste zerbitzu batzuetara bideratzea (osasun zentroetara edo gizarte zerbitzuetara), eta laguntzea, beharrezkoa izanez gero.  

Zerbitzu berri hau Pasaiako Udaleko Gazteria Departamentuaren eta Berdintasun Arloaren arteko lankidetzaren ondorioz sortu da, eta horretarako Lahia Nahia Sexologia Elkartearen zerbitzu profesional aditua kontratatu da.