Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2023/05/25

Gora herriak: Euskal herria harrera herria. Bixi Bixi elkarteak antolatua

Donibanen ekainaren 1etik 17ra

Ekainak 1, osteguna. INAUGURAZIO EKITALDIA: EMAKUME MIGRARIAK

Kultur Aterpea. 19:30

  • SOLASALDIA Emakumeen migrazio bidea: hamaika oztopori aurre eginez. Anaitze Aguirre Larreta, EHUko irakaslea kazetaritza sailean. Kristina Berasain Tristan kazetariarekin solaskidetzan
  • ERAKUSKETA: "...eta bidean, Irun. Begirada bat bidean doazen emakumeei" Gari Garaialde argazkilaria, Bostok Photo-ko kidea.

Ekainak 3, larunbata. SENEGAL: HERRI BATEN KRONIKA MIGRATUA

Kultur Aterpea.

  • 19:30ean SOLASALDIA: Matar Ndiaye Seck, Donibaneko lagunaren eskutik, Jeanne Rolande Dakougna
  • 21:00 KANTALDIA: Jack Diatta & Kaylf10, senegaldar musikariak

Ekainak 6, asteartea. MAHAI-INGURUA: Migrazioa eta komunikabideak: estereotipoak  vs informazioa

Kultur Aterpea. 19:30

  • Oarsoaldeko HITZAko zuzendari Urko Etxebestek gidatuta: Koldo Nausia Montenegro (Antxeta irratia). Jenofa Behorkoirigoin (Argia). Cristina Tapia Huici (Ulu Media). Arantxa Iraola Alkorta (Berria)

Ekainak 7, asteazkena. ZINEMA: TETUAN filma

Juanba Berasategi Aretoa. 19:30

  • Xixongo Nazioarteko Zinemaldiko Sail Ofizialean estreinatua. Datorren udazkenean, zinema aretoetan. Iratxe Fresneda zuzendariarekiko elkarrizketa.

Ekainak 8, osteguna. SOLASALDIA: Bidasoa, testigantzak eta hausnarketa.

Kultur Aterpea. 19:30

  • Galardi Ogallar, Irungo harrera sarea. Amets Arzallus Antia, bertsolaria. Ibrahima Diallo, Ginea Konakry-Azpeitia
  • Ondoren, afari eta lagunarteko elkarrizketa.

Ekainak 10, larunbata. KONTZERTU NAGUSIA

Juanba Berasategi Aretoa. 19:30

  • AFRIKA BIBANG eta bere taldea
  • KAWADENI taldea, perkusioa eta dantza.

Ekainak 12, astelehena. HITZALDIA: Migrazioa eta egungo inperialismo egiturak

Kultur Aterpea, 19:30.

  • Haizea Solagurenbeaskoa eta Andrea Bartolo, Askapenako kidea.

Ekainak 14, asteazkena. MAHAI INGURUA: Estranjeria legea hautsi!!! EH, Harrera Herria

Kultur Aterpea, 19:30.

  • Mikel Zuluaga, ARTEA herria Arantza Chacon, Zehar elkartea Aita Mari ontziko ordezkaria

Ekainak 15, osteguna. SOLASALDIA: AMAZIGH herria gurean

Kultur Aterpea, 19:30

  • Testigantzak: Aziz El Quardy, Zizurkil. Khalid Amzir. Rif-eko ekintzailea
  • Joseba Sarrionaindia: "Moroak gara lainopean" liburuaz.

Ekainak 17, larunbata. AZKEN JAIA:EUSKAL HERRIA, HARRERA HERRIA

  • 12:00 Meipitik Plazara: Mazedonia kalejira. Aniztasuna ospatzen Iruñeko EH 11 KOLORE taldeak gidatua. Donibaneko musikariak, dantzariak, kantuak, txalapartariak...
  • 14:30 HERRI BAZKARIA, Meipin
  • 17:00 EKITALDI NAGUSIA, GU berri bat osatze bidean. Lintxua Dantza taldea eta musikaren bidezko ongi etorria. Migratuen ahotsak eta bertokoenak txirikordatuz: bertsolariak eta testigantzak
  • 18:00 EH 11 KOLORE: BATUKADA
  • 19:00 ELEKTROTXUFLA
  • 21:00 DJ SOUND SISTEM: musika afrikarra.