Eduki publikatzailea

Argitaratze-data: 2024/07/16

Donibaneko nerabeek goitibehera jaitsiera antolatu dute

Uztailaren 26an Donibaneko San Roke aldapan

Ikasturtean zehar Eskubidean planean parte hartzen duten Donibaneko nerabe batzuek herriko jaietan goitibehera jaitsiera antolatu dute.

Ekimena uztailaren 26an izango da 17:00etatik aurrera San Roke aldapan. Parte-hartzaileek 10-18 urte izan beharko dituzte eta, horrez gain, QRan eskuragarri dagoen baimena eraman beharko dute sinatuta egunean bertan.

Izena emateko bi modu daude: eskubidean@pasaia.net helbidera mezu bat idatzi edota Pari Berrin dagoen taulan apuntatu.

Ez da beharrezkoa izango goitibehera izatea; hortaz, animatu eta zatoz ekimen interesgarri honetan parte hartzera!