Eduki publikatzailea
Argitaratze-data: 2024/06/26
Goitibehera tailerra antolatu dute Pasaia Lezo Lizeoko gaztetxoek
Ekainaren 28an izango da Donibaneko frontoian
Ekimen dibertigarria biziko dute haurrek Donibanen ostiralean (ekainak 28). Izan ere, goitibehera tailerra antolatu dute Lizeoko DBH3 eta 4ko gazteek, Eskubidean planaren baitan.
10-16 urte bitartekoei zuzendutako ekimen hau 17:00etan hasiko da.
Izena emateko eta zalantzak argitzeko, Pasaiako Udalak helbide elektroniko bat jarri du eskuragarri: eskubidean@pasaia.net
Animatu eta parte hartu tailer dibertigarri honetan!