Argitaratze-data: 2022/03/02
85 urteko gizonezko bat inputatu dute Antxon ibilgailu batean arrastoak egiteagatik

Zaintzarako prebentzio-dispositibo batean parte hartzen ari ziren Pasaiako udaltzainek 85 urteko gizon bat inputatu dute Luzuriagako aparkalekuaren inguruan ibilgailu batean arrastoak egitea egotzita.
Bi lekukok udaltzainei jakinarazi zietenez, aparkatuta zegoen ibilgailu batean arrastoak egiten ari zela ikusi zuten, eta agenteek identifikatu eta inputatu egin zuten.
Inguruko antzeko gertakarietan inplikatuta ote dagoen ikertzen ari dira, eta Udaltzaingoak prebentzio-zaintza egiten jarraituko du